Binaka, gaixotasun bat aukeratuko duzue eta nik emandako gmail kontuan aurkezpenak egiteko programa irekiko duzue.
Bikote bakoitzak bertan egingo du bere lana eta hor geldituko da. Gogoratu etxetik ere elkarrekin egin dezakezuela lana.
Gaixotasunari buruzko informazioa nik eskainitako web guneetan eta ZUEK bilatutakoetan aurkituko duzue.
AURKEZPENAK.
Diapositiba bakoitzean gehienez esaldi bat idatziko duzue. Inportantea irudiak, argarzkiak, grafikoak ...dira. Gero azalpenak zuek ahoz emango dituzue, irakurri gabe.
Azkenengo diapositiban bibliografia jarriko duzue.
Gmail kontuan denon artean betetzeko dokumentua ere badago.
Bertan bikote bakoitzak bere gaixotasunari buruzko informazioa idatzi behar du.
Besteok dokumento horretan dagoen informazioa eta lanak aurkezterakoan emandako azalpenetatik ikasiko dugu.
Lantzeko GAIXOTASUNAK: azaldu behar duzue zein den gaixotasun bakoitzaren eragilea (zergatik sortzen den), zein organori eragiten dio, sintomak, gaixotasunaren prozesua, sendatzeko tratamendua, botikak...
- SALMONELOSIA:
- BOTULISMOA:
- TENIASIA.
- PESTIZIDEN BIDEZKO KUTSADURA.
- ALERGIAK
- HORTZETAKO TXANTXARRA.
- GASTROENTERITISA.
- APENDIZITISA.
- HEPATITISA.
- PANKREATITISA.
- BEHAZUN-HARRIAK
- ZELIAKIA.
- DIGESTIO-APARATUAREKIN LOTUTAKO OHITURA OSASUNGARRIAK.
- HOTZERIA ETA GRIPEA.
- PNEUMONIA.
- ASMA.
- BRONKITIS KRONIKOA.
- BIRIKA MINBIZIA.
- BIRIKA ENFISEMA.
- ARNAS APARATUAREKIN LOTUTAKO OHITURA OSASUNGARRIAK
- nola arnastu. infografia