lunes, 12 de diciembre de 2016

Janari-intoxikazioak eta digestio- eta arnas-aparatuko gaixotasunak.

2 saio izango duzue lana egiteko.
Binaka, gaixotasun bat aukeratuko duzue eta nik emandako gmail kontuan aurkezpenak egiteko programa irekiko duzue.
Bikote bakoitzak bertan egingo du bere lana eta hor geldituko da. Gogoratu etxetik ere elkarrekin egin dezakezuela lana.
Gaixotasunari buruzko informazioa nik eskainitako web guneetan eta ZUEK bilatutakoetan aurkituko duzue.

AURKEZPENAK.

Diapositiba bakoitzean gehienez esaldi bat idatziko duzue. Inportantea irudiak, argarzkiak, grafikoak ...dira. Gero azalpenak zuek ahoz emango dituzue, irakurri gabe.
Azkenengo diapositiban bibliografia jarriko duzue.

Gmail kontuan denon artean betetzeko dokumentua ere badago.
Bertan bikote bakoitzak bere gaixotasunari buruzko informazioa  idatzi behar du.
Besteok dokumento horretan dagoen informazioa eta lanak aurkezterakoan emandako azalpenetatik ikasiko dugu.

Lantzeko GAIXOTASUNAK: azaldu behar duzue zein den gaixotasun bakoitzaren eragilea (zergatik sortzen den), zein organori eragiten dio, sintomak, gaixotasunaren prozesua, sendatzeko tratamendua, botikak...


  • SALMONELOSIA:
  • BOTULISMOA:
  • TENIASIA.
  • PESTIZIDEN BIDEZKO KUTSADURA.



jueves, 8 de diciembre de 2016

DIGESTIOA ETA ARNASKETA

Digestioa lantzeko hainbat bideo eta animazio interesgarriak:



Beha ezazu epiglotis-aren jokabidea, irenstean; laringeaixten da eta horrela elikagai solido eta likidoak ez doaz trakearantz.









Nutrizioa eta digestioa






Duodeno-ra jariatzen dira urin pankreatikoa eta behazuna (gibeletik), elikagaien deskonposaketa eta disoluzia ahalbidetzeko.








ARNASKETA.






Non daude ahots kordak?



Zer arnasten dugu?



miércoles, 7 de diciembre de 2016

Arnas-aparatuko anatomiaren galdetegia zuzenduta:

abenduak 7, 46-47 orrialdeak:

ARNAS APARATUA.

  1. Zer dira birika albeoloak?. Marraztu.

-Bronkioloen bukaeran dauden eta zaku-itxura duten egiturak dira.


  1. Nolakoa dira haien paretak?.

-Zelula-geruza bakarrekoak eta odol-kapilarrez daude inguratuta.


  1. Non gertatzen da gas-trukea?.
-Ehunetan

  1. Zein prozesuren bidez?.

-Difusio prozesuaren bidez.

  1. Zein noranzkoan zeharkatzen dute gasek mintz zelularrak?.

-Gas kontzentrazio handian dauden tokitik , gas kontzentrazio txikian daudenera.


  1. 2 birikek bolumen berbera dute?.
-Ez, ezkerrekoa txikiagoa da.


  1. Zergatik?.
-Eskubikoa 3 gingil (lobulu) ditu eta ezkerrekoak 2 , bihotzari lekua uzteko.












  1. Zein egiturek mugatzen dituzte birikak?.
-Kaxa torazikoa-k eta
-Diafragma-k.







  1. Zein egiturek babesten dituzte birikak?.
-Saihetsek eta,
-Pleurak

miércoles, 30 de noviembre de 2016

kaixo ikasleok, hemen duzue gaur zuzendutako taula:


DIGESTIO FASEA
Organoa
Digestio mota:
Xurgatzen da:
URINA
ELIKAGAIEN BILAKAERA

Elikagaiak hartzen duen izena
MURTXIKATZEA
ahoan
-mekanikoa






-Almidoiaren digestioa hasi

Elikadura-boloa
LISTUZTAKETA
ahoan
-kimikoa

-Listua

IRESNSKETA
ahoa-faringea
-mekanikoa: mugimendu peristaltikoak




Elikadura-boloa
URDAILEKO DIGESTIOA
Urdailean
kimikoa

-Urdail-urina (Az.kloridriko +
entzimak
-Proteinen digestioa hasi

KIMOA
HESTEKO DIGESTIOA
Heste meharra (duodeonan)
kimikoa

-Behazuna.
-Pankrea-urina

-Heste-urina.
-Gantzen digestioa.



-Gluzidoen digestioa bukatu.
-Proteinen digestioa bukatu.



KILOA
XURGAPENA
Heste meharra

gluzidoak, lipidoak eta proteinak



KILOA
Heste lodia

-ura.
-gatz mineralak.
-bItaminak.



GOROTZA
LIBRATZEA
Heste lodia-uzkia





GOROTZA


viernes, 25 de noviembre de 2016

Kaixo ikasle maiteok:

Hemen duzue agindutako ariketa zuzenduta.

Aste buru hona pasa bio-geo ikasi eta gero.

1  DIGESTIO-APARATUA (42-43-44-45)
  1. Zein da digestio-aparatuaren funtzioa?.
-Elikagaiak digeritzea eta mantenugaiak xurgatzea.
1.1 DIGESTIO-APARATUAREN ANATOMIA:
  1. Zein 2 atalek osatzen dute digestio-aparatua?.
-Digestio-hodia.
-Digestio-guruinak.

  1. Zerrendatu ordenean digestio-hodia osatzen duten organoak.
-Ahoa.
-Faringea.
-Hestegorria.
-Urdaia.
-Heste meharra.
-Heste lodia.
  1. Zergatik deitzen zaie Listu-guruinei, gibelari eta pankreasi guruin erantsiak?.
-Janaria ez delako bertatik pasatzen
  1. Zein da, orokorrean, digestio-guruinen funtzioa?.
-Beren jariakinak digestio-hodira jariatzea.
  1. Zein dira digestio-guruinak?.
-Listu-guruinak.
-Gibela.
-Pankrea.
-Urdail-guruinak.
-Heste-guruinak.
  1. Digestio-aparatuko zein hodi zati partekatzen da arnas aparatuarekin?
-Faringea.
  1. Nola deitzen da hestegorria eta urdaia lotzen duen esfinterra?.
-KARDIA.
  1. Eta urdaia eta heste-meharra lotzen duen esfinterra?.
-PILOROA.
  1.  Zein zati bereizten dira heste meharrean?.
-Duodenoa.
-Jeiunoa.
-Ileona
  1. Eta heste lodian?.
-Itsua.
-Kolona.
-Ondestea.
  1. Zein organotan daude xurgapen azalera handitzeko tolesdurak?.
-Heste meharrean.
  1. Zein izen dute tolesdura horiek?
-Heste-biloak.
  1. Zerez inguratuta daude?
-Odol-kapilarrez eta Linfa-kapilarrez.
  1. Zein da hauen funtzioa?
-MANTENUGAIAk xurgatu.
  1. Zer da apendizea?
-Heste itsuak duen irteerarik gabeko luzakina.
  1. Digestio-guruinetan zein dira organoak?.
-Listu-guruinak. (listua jariatzen dute)
-Gibela. (Behazuna jariatzen du, baina funtzio gehiago ditu):
-Pankrea. (Pankrea urina jariatzen du baina funtzio gehiago ditu).
  1. Eta zein dira zelulak-jariakorrak?.
-Urdail-guruinak.
-Heste-guruinak.
  1. Zein organoek jariatutako urinak jariatzen dira duodenora?.
-Gibelak jariatutako behazuna (bilis-a).
-Pankreak jariatutako pankrea-urina.
  1. Zenbat urin sortu eta jariatzen dira digestio-aparatuan?. Zeintzuk?.
  • Bost:
    • Listua.
    • Behazuna.
    • Pankrea -urina.
    • Urdail-urina.
    • Heste-urina.

  1. Eta digestio-hodian?. Zeintzuk?
2:


    • Urdail-urina.
    • Heste-urina.