Hemen duzue agindutako ariketa zuzenduta.
Aste buru hona pasa bio-geo ikasi eta gero.
1 DIGESTIO-APARATUA (42-43-44-45)
- Zein da digestio-aparatuaren funtzioa?.
-Elikagaiak digeritzea eta mantenugaiak xurgatzea.
1.1 DIGESTIO-APARATUAREN ANATOMIA:
- Zein 2 atalek osatzen dute digestio-aparatua?.
-Digestio-hodia.
-Digestio-guruinak.
- Zerrendatu ordenean digestio-hodia osatzen duten organoak.
-Ahoa.
-Faringea.
-Hestegorria.
-Urdaia.
-Heste meharra.
-Heste lodia.
- Zergatik deitzen zaie Listu-guruinei, gibelari eta pankreasi guruin erantsiak?.
-Janaria ez delako bertatik pasatzen
- Zein da, orokorrean, digestio-guruinen funtzioa?.
-Beren jariakinak digestio-hodira jariatzea.
- Zein dira digestio-guruinak?.
-Listu-guruinak.
-Gibela.
-Pankrea.
-Urdail-guruinak.
-Heste-guruinak.
- Digestio-aparatuko zein hodi zati partekatzen da arnas aparatuarekin?
-Faringea.
- Nola deitzen da hestegorria eta urdaia lotzen duen esfinterra?.
-KARDIA.
- Eta urdaia eta heste-meharra lotzen duen esfinterra?.
-PILOROA.
- Zein zati bereizten dira heste meharrean?.
-Duodenoa.
-Jeiunoa.
-Ileona
- Eta heste lodian?.
-Itsua.
-Kolona.
-Ondestea.
- Zein organotan daude xurgapen azalera handitzeko tolesdurak?.
-Heste meharrean.
- Zein izen dute tolesdura horiek?
-Heste-biloak.
- Zerez inguratuta daude?
-Odol-kapilarrez eta Linfa-kapilarrez.
- Zein da hauen funtzioa?
-MANTENUGAIAk xurgatu.
- Zer da apendizea?
-Heste itsuak duen irteerarik gabeko luzakina.
- Digestio-guruinetan zein dira organoak?.
-Listu-guruinak. (listua jariatzen dute)
-Gibela. (Behazuna jariatzen du, baina funtzio gehiago ditu):
-Pankrea. (Pankrea urina jariatzen du baina funtzio gehiago ditu).
- Eta zein dira zelulak-jariakorrak?.
-Urdail-guruinak.
-Heste-guruinak.
- Zein organoek jariatutako urinak jariatzen dira duodenora?.
-Gibelak jariatutako behazuna (bilis-a).
-Pankreak jariatutako pankrea-urina.
- Zenbat urin sortu eta jariatzen dira digestio-aparatuan?. Zeintzuk?.
- Bost:
- Listua.
- Behazuna.
- Pankrea -urina.
- Urdail-urina.
- Heste-urina.
- Eta digestio-hodian?. Zeintzuk?
2:
- Urdail-urina.
- Heste-urina.
No hay comentarios:
Publicar un comentario